Xalbador ta Ihidoi - Amentsen miraila


Xalbador ta Ihidoi - Amentsen miraila

Référence: KD0105

En stock

12,50 €
10,00
Prix TTC,



Kantuen ikasteko : huna hemen kantu guzien textuak

Aprenez les chants d'Amentsen miraila, en voici le paroles :

 

1 - Ameriketako Anai Arreberi
Agur anai arrebak, agur Euskaldunak,
Goraintzi derauzue sort herri urrunak,
Elgarri uztarturik herri maitasunak,
Bat egin ditzagula desberdintasunak !

Artzaintzan asko urte mendian egonik,
Nigarrez ere zonbait oren iraganik,
Hemen zarezte orai erroak eginik,
Iñoiz ahantzi gabe nundik zaizten jinik.

Zuen bizitza ere geroztik aldatu,
Bertzen ildo berean baitzirezte sartu,
Euskal Herrian ere gauzak kanbiatu,
Elgarrekin denetaz gaiten solastatu !

Bihotzez Euskaldunak zarezte egonak,
Eskuara atxikirik hartu zorionak,
Guk ere sail berean borondate onak,
Nahiz ta kontra ukan otso ta lehoinak !

Guk han bizi behar, ta zuek bizi hemen,
Elgarren berri laster dugula jakinen,
Bestan eta kantuan bat dugu eginen,
Eskuarak gutartean hola du iraunen !

Herri berari buruz gabiltza oihuka,
Ez dezagun gurea ez saldu ez truka,
Odol bera dugula ez dezagun uka,
Gozatzeko euskaldun maitasun hurrupa !

Hitzak : Ernest Alkat
Airea : herrikoia

 

2- Artzaina
Xoriñoak xirolari, kukua kantari dagola oihanetik,
Mizpir makila eskuan ta lagun leiala beti bere ondotik,
Mendia gora badoa udako sarora bide xumeenetik
Artaldearen gidari goizean ernerik, amodioz beterik.

Primaderaren berdeak derama gorara ardiaren gogoa,
Mendiak eskaintzen dio zelaiak ez duen libertate sanoa.
Etxola maitagarrian artzainak derama trankil bere gozoa,
Neguak utzi zaurien sendari deraukan egoitza arraroa.

Errepika
Gora artzaina, mendiko kapitaina,
Maitasunaren lana, bakearen arima.
Gora artzaina, mendiko kapitaina,
Zorion ala pena, zu beti aitzina !

Uda iragan ondoan, betiko leloan, larre eta soroan,
Naturaren ederrean ta berak dakarren nahigabeen inguruan,
Udazkenera orduko negua derauka artzainak helburuan,
Zazpi kezka eta griña badauzka galdezka orduz geroz buruan.

Artaldeak baderakar neguan arkume ta esnea ugari,
Artzaina beti lanean begira gabean pasa den orenari.
Ez da xori xirolarik, ez kuku, ez artzain hautemaiten kantari,
Bainan zoinbat miru abil urrundik begira egin duen lanari.

Gazte lotu, lotsa gabe, zintzoki, sanoki, dagon parabolari,
Arbasoek mendez mende gu gana ekarri langintza ederrari,
Nahiz izan mila traba, gaur egun, gau egun, artzainaren xurgari,
Artzaingoa dagoela zeruan izarrak bezala distirari.

Hitzak : Daniel Xalbador

3 - Prestige
Azken izarrak gordetzen ari, zerua urdin ageri,
Leiho hegian begira nago lehen iguzki printzeri.
Zuhaitz gainetik errexiñola hautemaiten zen kantari,
Bere xirola xarmegarrian naturaren ederrari

Oi, Xoriñoa, zure kantua sartzen baita bihotzean,
Hotz ikararen zirrada ere senditurik gorputzean,
Hain zoriontsu, hain alegera, kantuz zaude zuhaitzean,
Hoben gabeko milaka xori itsas hegian hiltzean.

Zaindu dezagun itsasoa ta zain dezagun gure lurra,
Mundu guzira zabal baledi maitasunaren indarra,
Geroan ere entzun dadien xorien kantu ederra,
Diru poxi bat irabazteko ez egin denen malurra.

Bortu gorenak elurrez xuri, aranak berdez jauntzia,
Iguzkiak argitu baitzuen ene pentsamen guzia,
Gizaldi batek ez dezan suntsi dugun altxor berezia,
Prezio gabeak direlako natura eta bizia.

Diruarekin xoroturikan daude zonbait gobernio,
Aberatsentzat ateak zabal pobreari eskernio.
Sinai mendian idatzi zenak egun ez duke balio,
Lagun urkoa gaztigatzen da, dirua dela medio.

Itsasoa urdin, mendiak berde, belardi eta pagadoi,
Diruak ez du bihotzik bainan naturak dauzka lau sasoi.
Bakoitzak bere edertasunak, arraunlari ta marratoi,
Gure natura garbi zaintzeko badaude mila arrazoi.

Hitzak eta airea : Daniel Xalbador
 

Parcourir cette catégorie : CD