IV. Aro Berredirena - Marcel Proust - J.B.Orpustanek itzulirik


Nouveau

IV. Aro Berredirena - Marcel Proust - J.B.Orpustanek itzulirik

Référence: LI0616

En stock
Expédition possible sous 3 jours

12,00 / unité(s)
Prix TTC,



Type : Litterature - Traduction
Auteur original : Marcel Proust
Titre original : Le temps retrouvé
Traducteur : Jean-Baptiste Orpustan
Titre traduit : Aro Berredirena
Edition : ZTK LIBURUAK
Collection : HARITZETA
Format : 15 x 21 cm
Pages : 336
Impression : Noir
Couverture : quadri pellicullée avec rabats
ISBN : 979-10-93099-14-9
Barcode : 9791093099149
Prix : 12,00 €

Parisen ala Combray-n iragan den haurzarotik landa, Balbec-en, Verdurin eta Guermantes-tarren saloinetan, solasetan, bidaietan galdu den aroa, idazlanetan hasi orde, noiz eta nola da berredirenen? Proust-ek bere lan handiko azken liburua aitzinetik asmatua bazuen eta gehienean egina, behar ukan zuen hala ere, Presunera-z, Iheslea-z aberastu ondoan, biziko azken egunetarano zuzendu, emendatu. Irakurleak lotura horiek senditzen ditu azken liburuan.
    Gerla da orai, 14-18-ko "handi" hura, Parisera hurbildua, han ikusten, entzuten: gauak argirik gabe, airekoak zeruan, bombak lehertzen, eta gerlariak permisonez, Saint-Loup bezala, guduan hil baino lehen, Gilberte "Zuan" izana, Odette amaren bigarren ezkontzaz "de Forcheville", alhargun utziz. Aldi berean Paristarrak, "gibelean" geldituak, badoaz bere egitekoetara, atseginetara ere 'ta bestetara, Charlus zahartua hetan. Gerla ondoan, eritetxe batean urteak ereman ondoan "Marcel" Parisera itzulia denean eta Guermantes prinzesaren hotelera gomitatua, mundu berri bat du aurkitzen: bizirik geldituak ezin ezagunak, prinzesa bera lehenagoko Verdurin andere burjesa bigarren ezkontzaz eta aberastasunez Guermantes bilakatua, bi "aldeak" orai osoki nahasiak, iragan aroaren lana. Lauza batean behaztopatzea aski izan da bapatez orhoitzapenetako athearen idekitzeko, "aro galduaren berredireiteko": biziko egia zer den ikasi ondoan hori erakustera emanen duen liburuaren asmatzen hasteko ordu da.

 

Parcourir également ces catégories : ZTKren saltegi birtuala, Livres / Liburuak